2012(e)ko azaroaren 27(a), asteartea


 Ikasturte hasieran Zinemaldian egon ginen "AITA ZONBIA NAIZ" film-a ikusten.

  
Sinopsia 
 Animaziozko film honek zonbiak, sorginak eta gaueko beste izaki batzuk protagonista dituen abentura magiko eta zirraragarria aurkeztuko digu. Dixie haur errebelde eta zakarrak bizitzako arazoei aurre egiten ikasiko du denboraldi batez   ez-hilen artean egon ostean.

 
 FITXA
 
Zuzendaria:
RICARDO RAMÓN, JOAN ESPINACH
Gidoia:
Daniel Torres
Iraupena:
88 m.
Herrialdea:
ESPAINIA


2012(e)ko ekainaren 1(a), ostirala

EIDER RODRIGUEZ

Eider Rodriguez Martin(Orereta,Guipuzkoa,1977Ko Maiatzaren 18a)Euskal idazlea da. 
Publizitatean lizentziaduna da eta adibidez ogibidez editorea da.
Kazetari lanetan ibili da hainbat artikulu argitaratuz; besteak beste, The balde,Osoaldeko Hitza, eta hitzak eta Ideiak aldizkari eta egunkarietan.
2008an Katu Jendea ipuin liburuagatik XI. Igartza Saria irabazi zuen.

Idatzitako liburuak
  Eta handik gutxira gaur
  Haragia
  Katu jendea
Fitxategi:Eider Rodriguez idazlea Baionan, 2008an.jpg

ARANTXA ITURBE

Arantxa Iturbe 1964ko ekainaren 9 an jaio zen,Alegian. Informazio-zientifiko ikasketak egin zituen Nafarroko unibertsitatean. Orain, Euskadi Irratian lan egiten du.
1992an "Ezer baino lehen" ipuin bilduma argitataru zuen.
1995ean beste ipuin bilduma bat argitaratu zuen "Lehenago zen berandu"
1999ean Ai ama! saiakera laburrean,amatasunaren gaineko burutapenak egin zituen. Lan hori antzerkirako moldatu zuen Agurtzane Intxaurragarekin.
2003ean Iturbek eta Intxaurragak Max sariak jaso zituzten.
2006ean "Kontu joaten" saiaketa egin zuen.
Arantxa Iturbe ezaguna egin zen irratiaren munduan Jaime Otamendirekin batera aurkeztutako "Goizean behin"irrati saioarekin.
Arantxa Iturbek "Maite,maite, maitea" antzeztu zuen 1992an.




JUAN KRUZ IGERABIDE

Gipuzkoakoa da, 1956ko martxoaren 24an jaio zen.
Maisu ikasketak egin eta irakasle aritu zen, zenbait urteetan; gero,Filologian doktoregoa egin, eta gaur egun EHU-n ari da irakasle.
Ikerketak literaturaren arloan geratu ditu, eta bereziki haur literaturan.
 













Ikerketa literarioen alorrean, Bularretik mintzora: haurra, ahozkotasuna eta literatura (Erein, 1993) aipa daiteke; liburu honetan ahozko tradizionaren alorretik aztertzen da haur literatura, bat amandre ipuinak.
Juan Kruz Igerabidek liburu hauek idatzi ditu: Jonasen ipuinak, misterioa agertu arte, Antso lizarra, Ahizparen Tunela...










2012(e)ko maiatzaren 28(a), astelehena

CONVIVENCIA-BIZIKIDETZA

Elkarrekin bizitzea ez da erraza. 
Denok futbolera jolastu nahi dugu eta patio elkarrekin banatu behar dugu.
Gelan bizikidetza lantzeko bideo hau ikusi dugu.
Beste herrialde batetik datorren gelakidea edo desberdina dena aberastasuna ematen du, eta ezagutzea merezi du.

2012(e)ko maiatzaren 25(a), ostirala

BERNARDO ATXAGA

Bere izen osoa da Jose Irazu Garmendia. Jaio zen,1951ko uztailaren 27a,Asteasun,Gipuzkoan (Euskal Herria)
Atxaga literaturaren mundura  egindako lehen elkarpena El Norte de Castilla, Valladolizko egun karia, izan zen. Ipuin bat izan  zen.
Lehiaketa batean parte hartzeko igorri zuen. Ipuina "Los que anhelamos escribir" zeritzona.
File:Bernardo Atxaga idazlea 2009an.jpg 




















Bere obra batzuk dira: Obabakoak, Bi anai eta Behi euskaldun baten memoriak, besteak beste.

2012(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

TXALAPARTA


Aintzineko instrumentua da, eta Euskal Herriko originala.

Mendiz mendi elkarrekin komunikatzeko balio zuen.
Txalapartak 2 dei mota eta 2 erritmoak ditu: deiak, jai deia eta hilaren deia dira; erritmoak, txakun eta erren dira..

Euskal Herriko beste instrumentu originalak dira: txiribitoa, txistua eta trikitixa.
Erromerietan jotzen zituzten eta jai alaiak izaten zituzten.
Hernanin eta beste herri batzuetan errekuperatu dira azkeneko 10 urteetan eta gaur egunean, berriz ere, asko jotzen da.

2012(e)ko apirilaren 23(a), astelehena

ERLOJUA IKASI

Erlojua ikasten ari garenez hemen lortu ditzakezue hainbat web orri. 
Web orri haietan ariketak eta jokuak daude, haiek lagunduko dizuete erlojua ikasteko.
concurso.cnice.mec.es_el_reloj. OSO ONA DA.
cuadernosdigitalesvindel.com/juegos_elreloj


http://www.juegos-educativos.net/reloj.html


Jclic. Joku honetan aritzeko lehenengo Jclic programa instalatu behar da. Dohakoa da eta hainbat joku daude.

MARI


   Pertsonai beldurgarriak daude. Mari pertsonai hoietako bat da. Mari 7 urtez behin etxez aldatzen da. Mari lurpekoen anderea da. Etxe asko ditu:Aizkorrin,Txindokin... 
Maiu bere senarra da. Suge bat bihurtzen da, eta biak batera ekaitzak sortzen dituzte. Behi gorri edo Zezen gorri oso gaiztoa da, eta Mariren etxea zaintzen du. Suzko bola batean agertzen da Mari, eta agertzen den tokietan uzta ederra jasotzen da.