2016(e)ko martxoaren 2(a), asteazkena

Piragua ikastaroa

Primeran ibili ziren gure ikasleak piragua ikastaroan. Eguraldi paregabea eta giro ezin hobean gure piraguista gazteak.



2016(e)ko otsailaren 26(a), ostirala

Kristalezko poteak apaindu



Hiruhilabete honetan hau izan da gure plastikarako lana: kristalezko poteak apaintzea.


Zer behar dugu hau egiteko:

1. Kristelezko poteak
2. Paperezko ahozapiak
3. Kola txuria
4. Koloretako tenperak
5. Pintzelak
6. Soka
7. Guraizeak

Nola egingo dugu?

Lehenengo gauza gustoko ditugun irudiak aukeratu paperezko ahozapietatik eta hauek moztu guraizeekin.

Potearen tamaina aukertatuko dugu gure irudia kontutan izanik. Ez oso txikia.

Poteari tapa kenduko diogu eta koloretako tenperekin margotu. Hobe esponja zati batekin egiten badugu.

Lehortzen denean, pintzelarekin kola txuria jarriko dugu kolorearen gainean eta gure ahozapietako irudia itsatsiko dugu bertan. Aldez aurretik, ahozapiaren kapak bereiztuko ditugu eta marrazkia dagoena besterik ez dugu aukeratuko.

Guztia lehortzen denean, berriro irudiari eta baita poteari kola txuria emango diogu.

Bukatzeko, soka jarriko diogu potearen goiko alderdiari.

Oso polita geratzen da eta edozeini egitera animatzen zaituztegu. Hona hemen gure lanak